Erabiltzen ditugun zeinuak erreferitzen duten horrekin bat egingo balute bezala jokatzearen truke, kultura bakoitzak elkar ulertzea eta bizikidetza segurtatu egiten dizkigu. Baina errealitatea errepresentazio infinitoa da, efikazia persuasiboak duen efektuaren promesa naturalista. Gure imaginarioak, gure sinboloek, unibertso gero eta sendoago bat sintetizatzen dute gure kultura, bisuala denaren onmipresentzian eta omnipotentzian oinarritzen den heinean.
Errepresentazio krisi bakoitza, uste sistema baten arbitrariaetatea eta osogabetasuna agerian husten duen sinplifikazioaren aurkako txerto moduan sortzen da eta instantaneoki sistema berri gisa ezartzen du bere burua. Estilo denak aintzat hartuak eta gaindituak kontsideratu ondoren, kultura garaikideek esperientzia berehalakoa eta kritikoa eskaintzen dute, fikziorik eta konbentziorik gabea. Hau, errepesentazioaren behin betiko askapenaren emaitza dela presuposatzen da, izen galtze orokor baten bidez ematen dena, eta beraz, dudarik gabe, inozoa dena. Ezkutukoa eta hedatu den naturalismo bat da beraz.
Bisuala denaren garaian, objektuak ere beren irudiaren estatutuaz jabetzen direla ematen du, eta gertakariak ere heuren errepresentazioetatik bereizezin bilakatzen dira. Bere baldintza materialetatik, nolakotasun presentzialetik, komplexutasun faktorialetik, osotasunetik, exigentzietatik, eskulturak bere burua esperientzia arlo kritiko eta radikal gisa aurkezten du. Jakitearen diziplina bezala, eskulturaren mugak erreala denaren zerbait aurkeztuteko gaitasuna dira.
Hiru leziotan banandutako mintegiak helburu du eskulturaren jakitearen inguruko hausnarketa egitea, bere berezitaun eta baldintzak kontuan hartuta.
TAILERRAREN EGITURA
Arratsaldeko saio bakoitzak eztabaidaz lagundutako hitzaldi bat izango du. Goizeko saioek obren aurkezpenak eta haien tutoretzak eskainiko dituzte, bai pertsonalizatuak baita publikoak ere
11:00etatik 14:00etara |
16.30etatik 19.00etara |
|
2 Astelehena |
Mat. Espacio categorial de materialidades. Elaboración y técnica. | |
3 Asteartea |
LANEN TUTORZAZIOA |
Plej. Organización. Complejidad y realidad. |
4 Asteazkena |
LANEN TUTORIZAZIOA |
Ext. Fenomenología del objeto. Tactilidad y presencia. |
Artistei, irakasleei eta unibertsitateko ikasleei zuzendua.
Matrikula: Hiru lezioen eta proiektuen tutoretzara asistentzia.
(zenbateko mugatua)……………………………………………………….75 euro
Hiru lezioen asistentzia ……………………………………….………….30 euro
Bilbao Arteren erabiltzaileak 60 y 20 euro orden berdinean
Aurreikusitako ordutegia: 11:00etatik 14:00etara (Tutoretza klaseak) eta 16:30etik 19:00etara (Mintegiak)
Izen ematea: info@bilbaoarte.org -ra bidali
Saio teorikoen izen ematerako nahikoa da inskripzio orria beteta bidaltzea matrikularen ordainketaren egiaztagarriarekin batera.
Izen emate epea 2014ko maiatzeren29ra arte egongo da irekia.
Tutoretza saioetarako aurrekoaz gain, beharrezkoa da hautagaiek lanean diharduten proiektua bidaltzea honen irudiekin, prosezuekin eta erreferentziekin batera.
Matrikulazioak izen ematearen orden berean aintzat hartuko dira, ordainketa kontuan izanik.
Izen emate epea 2014ko maiatzeren22ra arte egongo da irekia.
IRAKASLEGOAREN CV
Juan Luis Moraza ( Gasteiz, 1960). Eskultorea. Hainbat unibertsitate eta arte zentrutan irakasle. 1982tik hona banakako erakusketak egiten ibili da. 1980tik hona maila nazional zein internazionaleko hainbat erakustaldi kolektibotan parte hartu du, horien artean: Soy el final de la reproducción (Sculture Centre, New York, 2008), Ofelias y Ulises (Venezia, 2001); Mais tempo menos historia (Fundaçao Serralves. Oporto, 1996), Thinking of you (Kunsthälle. Goteborg, Suedia, 1995), Affinitá (Castello di Rivara. Turin, 1995), XXII Bienal de Sao Paulo (Brasil, 1994), o Cocido y crudo (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. Madrid, 1994), Lux Europae (Edimburgo, 1992), Pasajes (Pabellón de España en EXPO 92. Sevilla), Última visión (España, Buenos Aires, Caracas, Santiago de Chile, Sao Paulo. 1991), El sueño imperativo (Círculo de Bellas artes. Madrid, 1991), Seis escultores (Raffinerie du Plan K. Bruselas, 1988)… Bere obra hainbat Museo garrantzitsuren parte da, esaterako, hurrengo tokietan; Museo Reina Sofía (Madrid), MACBA (Barcelona), Museo Guggenheim (Bilbao), ARTIUM (Vitoria), eta prestigiozko bildumen parte ere bada, adibidez, Rona Hoffman, Dona & Howard Stone kolekzioa, Coca-Cola Fundazioa, etb.
Corduras (Jaén, 2007), Ornamento y Ley (Madrid, 2007), Las formas del límite (Málaga, 2006), MA(non É)DONNA, Imágenes de creación, Procreación y anticoncepción (1993), Seis sexos de la diferencia (Arteleku, S.S. 1990) liburuak argitaratu ditu eta baita kolaborazio liburuetan, espezializatutako aldizkarietan, katalogo eta egunkarietan hainbat saiakera ere. Acción Paralela-kodenborapasa eta humore atalak koordinatu ditu. Arte del sujeto, inercias del goce (Casa Encendida, Madrid, 2006), Arte y Saber (Arteleku, 2003), INTERPASION . Sobre Cognición creativa y producción artística en un nuevo espacio social. (Arteleku. 1999) mintegiak antolatu ditu besteak beste.
Tesoro Público. Economías de realidad (ARTIUM, 2013), El retorno de lo imaginario. Realismos entre XIX y XXI (Museo Reina Sofía, Madrid, 2010) eta Incógnitas. Cartografías del Arte contemporáneo en el País Vasco (Museo Guggenheim-Bilbao, 2007) gisako exposaketak ditu beste batzuen artean.