Mónica Ortuzar González, seminario BilbaoArte, 24/01/2012

“INTUIZIOZKO ESKULTURA” MINTEGIA

Honako mintegi honetan eskultura egiteko metodo intuitibo bat proposatuko da, banaezinak diren bi zatitan:

1) matrikulatuak bere berezko gaitasun intuitiboa garatzeko ahalbidea izango du, zuzen-zuzenean jardunez piezak osatuko duten materialekin. Horrela, lan-prozesuari hasiera emateko, ikasle bakoitzak inguruan ditugun guztien artean bilatu beharko ditu material horiek.

2) piezak gorpuzteko prozesua ere intuizioz egina izango da, material horiek erabiliz eskultura egiteko helburuarekin.

Ikastaroan proposamenari buruzko argibideak emango dira ahoz zein idatziz (Merleau-Pontyren Arteren Fenomenologia, Lyotard-en Fenomenologia edo Pinturan trazua definitzeko proposamena. Deleuzeren diagrama kontzeptua lanetatik pasarte ezberdinak irakurri eta aztertuko ditugu).

Horrez gain, irudiak ere aztertuko ditugu (arte-irudi modernoak zein gaur egungoak), partaide guztien arteko eztabaida sustatuz.

Horrekin guztiarekin batera, funtsezkoa izango da ere tailerrean egin beharreko jarduera praktikoa. Bertan, manipulazioaren eta ekoizpenaren bitartez, parte hartzaile bakoitzak, gutxienez, hiru dimentsioetako eskultura bat egingo du.

Intuizioz egindako eskultura izango dela aipatu dugu, bilaketaren ageriko metodo bat den aldetik, aldez aurretik ezarritako modelorik gabe, eta ondoren egin beharreko manipulazioaren munduan, ikasleak bere intuizioari jarraituko diolako. Etengabeko ahalegin horren bitartez, konponbide ezberdinekin aritzeko aukera sortuko da, eta horrela eskulturak unean-unean behar duen era egokiena bilatu ahal izateko.

IRAUPENA: 20 ORDU
ORDUTEGIA: 10etatik 14:00etara bitartean

Egoitza: Bilbao Arte Fundazioaren egoitzan
Egunak: Otsailaren 20tik 24ra bitartean.
Matrikularen prezioa: 50 Euro
Ikasleak: 30 Euro

Interesatuek bidali mesedez curriculum artistiko bat info@bilbaoarte.org helbide elektronikora eta obrei buruzko bi irudi otsailaren 3a baino lehen. Horren arabera egingo baita aukeraketa.

Mintegia Monica Ortuzar Gonzalezek emango du.
(Vigo-ko Unibertsitateko Eskultura Saileko Irakasle Titularra, 1993az geroztik)