SEMINARIO GRÁFICA 2011

 

GRAFIKA-TAILERRA

SERIGRAFIA HEDATUA: PAPERETIK INTERBENTZIO SERIGRAFIKORA

Uztailaren 5etik 22ra arte

 

 

Zuzendaria: Pilar Valdivieso, Fundación Bilbao Arte Fundazioaren Grabatu eta Serigrafia Tailerraren artista arduraduna.

Lankideak: Txente Arretxea eta Aitor Arakistain, hurrenez hurren Fundación Bilbao Arte Fundazioaren Eskultura eta Teknologia Berrien tailerren artista arduradunak.

Maisu gonbidatua: Christian Walter.

Data:

2011ko uztailaren 5etik 22ra

Helburuak:

Sorkuntza plastikoaren disziplina eta esparru desberdinen arteko hibridazioaren eta mestizajearen inguruan gaurko artistek duten interesa gogoan harturik, ikerketaren alor honetako abiatze-ikastaro bat eta ondorengo jarraipena eskainiko dira.

Serigrafia artistikoaren hedapen-aukerekin esperimentatzea da ikastaroaren helburua.

Inprimatzerakoan erabiltzen den euskarririk arruntena, hau da, papera, hartuko da abiapuntutzat, haren egokikortasuna baliatuz irudiak euskarri desberdinetan inprimatu eta interbentzio-aukera diferenteak esploratzeko.

Horretarako, inprimatze serigrafikoaren bitartez egindako irudiak erabiltzeko posibilitatea landuko da, baina ondoren manipulatu daitezkeen euskarrietan, euskarri tradizionalaren muga formalak gainditzen dituzten eraikuntzak, hiru dimentsioko objektuak eta espazio-interbentzioak tankeratze aldera.

Hedapen horretan, berebat eragingo da interbentzio serigrafikoa horma-gainaldeetan eta instalazioetan, bai prozesu-baliabide gisa, bai hari gidari gisa, beti ere garapen sortzaile baten ikuspegitik.

Edukiak:

Tailerrean proposamen berezi bat izango da HORMA SERIGRAFIAri buruz, eta Christian Walter maisuaren zuzendaritza eta gidaritzapean bideratuko da.

Atal praktikoaz gainera, hainbat erakustaldi-saio egingo dira tailerrean:

– “Serigrafia zeramikan”, Karratu Tailerreko artista arduradunek emana.

– “Eskuzko inprimatze serigrafikoaren alternatibak, inprimatze digitala”, Estudios Dureroko teknikari profesionalen ardurapean.

MAISU GONBIDATUAREN CURRICULUMA

 

Christian Mathias Walter (1959) Saarbrücken, Alemaniako Errepublika Federala.

1986an zabaldu zuen bere lehenengo tailerra, Granadako Mano de Hierro kalean.

1998az gero artista plastikoentzako serigrafia-ikastaroak eman ditu nazioko nahiz nazioarteko erakunde eta tailerretan.

2001. urtean, Loli Rodríguezekin batera, Christian M. Walter S.L. tailerra fundatu zuen, eta harrezkero biak elkarrekin arduratzen dira tailer honen zuzendaritzaz.

Tailerraren ibilbidea:

Christian M. Walter Serigrafia Tailerra 150 artista ingururekin aritu da lankidetzan.

Serigrafiako 500 ediziotik gorako estanpatua egin du, eta neurri handiko serigrafia-proiektu askotan, horma- eta espazio-interbentzioko proiektuetan esku hartu du.

NORENTZAT DEN:

Tailer hau arte-teknika honekin bideratu diren aplikazio berritzaile eta esperimentalak ikertu eta landu nahi dituzten artista, profesional eta ikasleentzat da (serigrafiaren teknika lantzen hasiak direnentzat batez ere).

IZENA EMATEKO:

Tailerrean esku hartzeko interesa duten pertsonek curriculum labur bat erantsi behar dute, beren azkenaldiko obrako 5 irudi gutxiena emanez, eta baita Fundación Bilbao Arte Fundazioan egitekoa den ikastaroan garatu nahi den proiektuaren azalpen labur bat ere.

Parte hartu nahi dutenek beren proiektua garatzeko beharko dituzten materialen kalkulu bat eman behar dute.

Eskaera Fundación Bilbao Arte Fundaziora bidali behar da e-mail bitartez, helbide honetara: bilbaoarte@ayto.bilbao.net

edota posta bidez: Fundación Bilbao Arte Fundazioa, 32 Urazurrutia, 48003 Bilbao,

2011ko ekainaren 20a baino lehen.

Banaka erantzungo da eskaria onartu den ala ez, posta elektroniko bidez.

IKASTAROAREN PREZIOA: 80 €

Bilbao Arte Fundazioak hitz ematen du, onetsiriko proiektuen arabera, kasu bakoitzean behar den materialaren parte proportzional bat koproduzituko duela.

Tailerraren iraupena 105 ordukoa izango da, eta ordu horiek eskola-denboraren eta parte-hartzaile bakoitzaren proiektuen garapenaren denboraren artean banatuko dira.

Tailerra astelehenetik ostiralera egingo da, eta ordutegia 10-14 h eta 16-19 h izango da.

Parte-hartzaileen kopurua, gehienera, 12 izango da.

Ikastaroa amaitzean, Fundación Bilbao Arte Fundazioak agiri bat emango du hartan esku hartu dela egiaztatuz.

Ikastaroaren egitarauaren gaineko argibide gehiago eskuratu nahi izanez gero, interesatuak Pilar Valdiviesorekin harremanetan jar daitezke (Fundación Bilbao Arte Fundazioa): pilarvaldivieso@bilbaoarte.org

 

 

Fundación Bilbao Arte FundazioaUrazurrutia, 32 – 48003- BilbaoTel: 944155097

Fax: 944156193

info@bilbaoarte.org

www.bilbaoarte.org