Eguna: martxoak 12

Ordua: 19:00

ENTRE LOS ELEMENTOS

Dokumental honetan Seyni Awaren obrak sortzen diren ingurua eta bere lan egiteko moduak. Horrez gain, artistak Senegalko herri txiki batean gertatu zaizkion istorioak kontatzen ditu. Seynik bere lanaren inguruan hitz egiten duenean, dohai bat balitz bezala hitz egiten du eta horrela bere lana bere aukera izango ez balñotz bezala egiten du.

Sortzaile autodidakta da, buztina landu zuen txikitatik, bere ama eta anai-arrebak bezala. Bai bere lanean baita bere bizitzan ere magiak dena biltzen du, izan ere, bere artearen iturri eta objektu da. Beretzako buztinarekin lan egiteak zeregin bat baino gehiago da, dohai bat aitortu zaio, eta berak horri erantzunez, berre obra publikoari eskaini behar dio.

“Elementuak” (lurra, ura, sua eta haizea) oso parte garrantzitsua dira artistaren obren sorkuntza prozesuan, laurak ezinbestekoak dira bere puntu gorena lortzeko. Seyni Awa Camara bere lana modu primitiboan burutzen du, eta hori da zeramikariei liluratzen diena.

Seyni zero graduko artista bat da, egoera naturalean, merkatuaren beharrek edo tendentziek ez dute eraginik beregan.

 

DAK´ART 10

Afrikako arte garaikidetik ibilbide txiki bat da, horren adierazpen handienetariko baten bidez: 2010eko maiatzean bere bederatzigarren edizioa ospatu zuen Bi urteko Dakar-a.

1992an martxan jarri zenetik, bi urteko Dakar-a artista afrikar batzuen lanak eraskusten dituen adierazpen artistiko nagusi bakarra da. Erakusleiho bat da, sortzaile, arte afizionatuak eta kolekzionistak batzen diren lekua, baina horrez gain, artista afrikarren promoziorako eta ezagutzarako ezinbestekoa da.

Bere helburuen artean, Afrikan sormena, hezkuntza artistikoa eta artrearen hedakuntza builtzatzea eta bermatzea; artista afrikarrak nazioartean sustatzea; nazioarteko artearen merkatuan arte garaikide afrikarra sustatzea; asrtearen kritikan laguntzea; eta arte eta artista afrikar garaikideen argitaratzea bultzatzea.

Dokumental honetan besteak beste Ousmane Sow-ri, Amadou Sow-ri, Viye Diba-ri, Ndary Lo-ri, Ousseynou Wade-i eta Wasis Diop-i elkarrizketak egiten zaizkie.