svankmajer con peliculas de cine

SVANKMAJER ZIKLOA

surrealismoa eta animazioa bat eginda

Jan Svankmajer 1934an Pragan jaio eta oraindik bertan bizi den artista grafiko, eskultore, diseinatzaile eta poeta surrealista txakiarra da.
Bere animazio pelikulengatik egin zen ezagun artista hau.
estatikoak diren objektuen bitartez, jarraikako irudi finkoak erabiliz, mugimenduaren itxura sortzea helburu duen Stop-motion animazio teknikaren sortzaile garrantzitsuenetako bat da, eta honekin Quay anaietan, Tim Burton, John Lasseter zinegileetan eta Angela Carter idazlean eragina izan duen artista da. Nahiz eta Svankmajer maixuen maixutzat hartzen den, berak ere beste animatzaile txekoslovakiar baten jarraitzailea izan da, Jiri Trnka.
1950etik 1954ra Arte Aplikatuen Intitutuan ikasi zuen, ondoren Pragako Arte Eszenikoen Akademian (Txontxongiloen departamentuan).
Hasieran antzerkigintzan hasi zen lanean, ondoren artista grafiko gisa egin zuen lan eta ostean zinemagintzara saltoa emateko, azkenik animazioaren munduan sartu zen.
Bere lehenengo lan zinematografikoa “Poslední trik pana Schwarcewalldea a pana Edgara” izan zen 1964an, (gazteleraz, “El último truco de Schwarcewalldea y del Sr. Edgara”). Ordutik eta 1972ra arte 14 obra filmatu zituen. Urte horretan eta 1980ra arte estatuak filmatzen jarraitzea debekatu zion, Svankmajer izena ezaguna eta eraginkorra egiten hasi zenez, bere lanen edukia arriskutsuegia zelako.
1983an bere lehen luzea prestatzen hasi zen, “Něco z Alenky” (gazteleraz Alicia) eta 1987an bukatu zuen, film hau Lewis Carroll-en “Aliziaren abenturak lurralde miresgarrian” ipuinean oinarrituta dago.
70. hamarkadatik Txekoslovakiako talde surrealistarekin harremandi zaio, eta hainbat teknika ezberdin konbinatuz oso lan pertsonalak egin zituen bere biziztan. Izan ere, stop-motion teknika erabiltzeko panpinak erabiltzen zituen baina horrez gain, aktore errealak, makinak, collageak, buztineko figurak, aintzinako panpinak, animalien hezurdurak… ere erabiltzen zituen. Aulkia edo sardeska bezalako eguneroko objektuak erabiltzen ditu eta istoriako subjektu aktibo bihurtzen ditu.
Umorea eta satira, misterioa eta ikararekin nahasten ditu, herdoilditako industria garaiko ondareak dituen pobrezia eta eskazia oinarri duen mundu iluna erabiltzen du.  Espazio horiek lortzeko Edgar Allan Poe, Lewin Carrol edo Johann Wolfganf Goethe bezalako autore literarioengaindik inspirazioa hartu du.

Ziklo honetan Svankmajer artistatern zenbait lan ikusteko aukera izango dugu, bai luzeak bai laburrak ere.

EGUTEGIA:

Uztailak 4Faust (Fausto) (1994)

Uztailak 11: Lunacy (Sílení) (2005)

Uztailak 18: Prezit svuj zivot (2010)

– Abuztuak 1: The early years

– Abuztuak 8: The later years

– Abuztuak 22: Animazio labur txekiarren aukeraketa.

+ Michael zabka

+ Vaclav Svankmajer

+ Bunbenicek

– Abuztuak 29: Animazio labur txekiarren aukeraketa

+ Bunbenicek

+Drziak

+Súkup