Azaroaren 14etik 18ra zehar BilbaoArteko espazioa “BIVI VINE VIDI REMIX” ikus-entzuneko nahasketa tailerra hartzen du, Urbanbat 5. jaialdiaren programazioaren barruan.

Tailerraren barruan, sarrera libreko hitzaldi-topaketa bat izango dugu Malaventura sortzailearekin, astelehena 14an, 19:00retan.

Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Ekintza eta EHUKultura UPV/EHU-ren babesarekin.

BIVI VINE VIDI REMIX.

Bilbo Zaharrari buruzko dokumental

espresa eta hedatua egiteko

ikus entzunezkoen nahasketa tailerra.

Batez ere landa-lanean oinarritutako ikerketa- eta erregistro-proiektu gisa proposatuta dagoen tailer bat da.  Gure eginkizuna: Bilbo Zaharrean gertatzen denaren lekuko izatea, ikusten dugunaren, entzuten dugunaren, kontatzen digutenaren eta gero erakutsiko denaren arteko bitartekotza-lana eginez, memoria eta esperientzia horiek prozesatzeko eta tailerrari amaiera emateko erabiliko den dokumental hedatu itxurako puzzle narratiboan memoria eta esperientzia horiek izango duten lekua definitzeko.

Pasealdi kritikoa eta birnahasketa erabiliko ditugu lan irekiko esparru gisa, eta esparru horretan garatuko dugu proiektua. Espazioari eta bertako jendeari galdeketa egiterakoan, sortzeko erabiltzen diren tresnen, metodoen eta bitartekoen nahasketa izango da araua. Deriba psikogeografikoen, kaleetako esku-hartzeen, elkarrizketen, ekintzen eta abarren bitartez, auzoari hitz egingo dioten, auzoari begiratuko dioten eta auzoari entzungo dioten bitartekoen collagea sortuko dugu. Guzti-guztia ingurune horretako bizitzari buruzko bideo, argazki, soinu, mapa, marrazki, testu eta ahotsen bitartez dokumentatua.

Nori zuzenduta dago: Tailerra ikus-entzunezkoen birnahasketan eta beronen sortze-aplikazioetan interesa duen eta kultura-arloko nahiz arte-arloko prozesuetan parte hartu nahi duen pertsona ororentzat da, pertsona horien inguruko errealitatea zabaltzeko eta ezagutza horretan sakontzeko.

Datak: Azaroak 14, 15, 16,17 eta 18a.

Ordutegia: 16:00retatik 20:00etara.

Lekua: BilbaoArte (Urazurrutia, 32).

Izen-ematea: doan hemen.

Tailerraren arduraduna: Malaventura.

Egitaraua

1º saioa: Tailerraren eta lantaldearen aurkezpena

*19:00 Saio irekia: Malaventura-ren hitzaldia: Sormena, Birnahasketa eta Dokumental Hedatua

2º saioa: Mapa Psikogeografikoa / Taldeak egitea / Deriba 1

3º saioa: Materialen sailkapena (soinuak, bideoak, argazkiak, lekukotzak…) / Narrazio Egituraren sorrera / Deriba 2

4º saioa: Deriba 3 / Materialen sailkapena eta Narrazio Egituraren garapena

5º saioa: Materialen azken sailkapena / Azken Narrazio Egitura / Ondorioak

 

Malaventurari buruz

Malaventura Fernando G. Tamajón-ek (Málaga, 1978) bere arte-ikerketa garatzeko 2000. urtearen hasieran aukeratu zuen zorigaiztoko ezizena da. Musika elektronikoa, bideoko lanak, ikus-entzunezkoen zuzeneko muntaiak edo soinu-esperimentazioa dira artista horrek bere sorkuntza-lanean lantzen dituen esparruetako batzuk, eta birnahasketa da bere lan-tresna nagusia. Ikus-entzunezkoen sortzaile gisa, Malaventuraren bideoarteko lanek sariak lortu dituzte eta hainbat jaialditan erakutsi dira (Magmart, Athens International Videoart Jaialdia, Baumann, Streaming jaialdia…).

 

Beste hainbat proiekturen artean, Zemos98 jaialdiarekin batera lan egin du mugei, migratzaileei eta giza eskubideei buruzko Europako proiektuaren koordinatzaile artistiko gisa (European Souvenirs) eta “La Ciudad Demudada” izeneko zikloaren sustatzaileetako bat izan da. Ziklo hori Málagako La Térmica zentroan garatu zen 2016. urtearen hasieran Antonio R. Montesinos artista plastikoarekin eta Chinowski Garachana soinu-ekintzailearekin batera. 2000. urteaz geroztik lan elektroakustikoak argitaratzen ditu bere MALAVENTURA netlabelaren bitartez.

 

 

Artista eta tailerrari buruzko informazio gehiago: hemen.

Iturburu originala: hemen.