Zer egin behar dut beka eskatzeko?

BilbaoArteko beka eskatzeko deialdia zabalik dagoen epean (urria aldera) proiektu bat aurkeztu behar da. Artista interesatuak hiru maila ezberdinetako bekak eska ditzazke:

•    Espazioarekin, eraikuntzaren instalakuntzetan estudio propioarekin.
•    Espazioa eta bizilekuarekin; aurrekoaren modura baina bilboko bizilekurako bekarekin.
•    Kolaborazio beka; tailer ezberdinetako maisuen laguntzaile modura.

Informazio gehiago ‘Deialdiak’ atalan.

Zer egin behar dut ekoizpenerako laguntza eskatzeko?

BilbaoArteko ‘Ekoizpenerako laguntzak‘ eskatzeko deialdia zabalik dagoen epean (1. deialdia: otsaila-apirila; 2. deialdia: maiatza-uztaila; eta 3. deialdia: abuztua-urria) proiektu bat aurkeztu behar da. 24 laguntza proposatzen dira. Hiru hilabeteko iraupena duten 24 laguntza proposatzen dira, gehienez 1200 euroko ekarpena izango delarik laguntzako.

Informazio gehiago ‘Deialdiak’ atalan.

Nola egin naiteke BilbaoArteko erabiltzaile?

Artista-erabiltzaile bezela BilbaoArteko lantegiak erabili ahal izateko proiektuaren dossier bat bidali behar zaio bilbaoarte@bilbao.eus-i.

Erabiliko den tailerraren maisuak proiektua onartu ondoren urteroko kuota ordaindu beharko da.

Nola parte-hartu dezaket ekintzetan?

BilbaoArteko programazio zabalaren barruan doako sarrera duten ekintzak daude (hitzaldiak, proiekzioak eta aurkezpenak), eta matrikula bat ordaindu behar den mintegi eta kurtsoak.
Kurtso eta mintegietan parte-hartzeko izen-emate fitxa bete eta bilbaoarte@bilbao.eus posta elektronikora bidali behar da. Fitxa hau web orrian aurkituko duzue, kurtsoari dagokion informazioarekin batera.

Harpidetzeko buletinik ba al dago?

BilbaoArteko aktibitateen inguruko informazioa jaso nahi baduzu idatzi bilbaoarte@bilbao.eus helbide elektronikora.