Esku azpian iltzatua daramat zure izena, sakontasun biziz, inork ez dezake jada aditu. Han ba  rrubarruan, kakanarru eta kontingente, posible izatera jolasten duzu.

Nire keinu traketsenetatik sartu egiten zara, abisu eman barik. Ezjakintasunaren jakinean nolabait, mugatzen zaitut libre izan zaitezen: Gaur adierazteari egiozu uko.

Ezbeharren ilunabarrean gertatu zen dena, onartezin zaidan aldea altxatu zitzaizun jaiotzeko keinu bezala egiten, pisua galtzen zenuen heinean. Orduantxe hasi ziren dantzan bion suzko mingainak, hildakoen iragatearen antzera. Hasierara heldu ginen.

Nor naiz ni, ba, egiteko ala ez egiteko? Zurea da nire desordenamenduaren errua.  Halakoa zara, dena eskaintzen duzu. Guk beti dena. Behin eta berriro. Gaia beti da berdina, zenbat aldiz eror daiteke aingeru bat? Hauxe da, gu; estiman zauria, urradura bat;  holan elkar ukitzea.

Zer duzu? Argi esan: bakarrik sentitzen zara mundu ulertuan. Jada inor ez da zutaz oroitzen, tristezia soilik. Ez al duzu inoiz bukatuko?

Hator! Su emadazu!

Borja Gómez Diez Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Gradu Amaierako Sari Berezia jaso zuen 2015ean. 2017an Pintura Masterra bukatu zuen unibertsitate berean eta La Cour des Arts egoitza programan parte hartu zuen, Saint-Rémy-de-Provencen. Bere lana bakarka erakutsi du Gernikako Elai-Alai aretoan “DU-DA” erakusketan (2017). Talde erakusketa aipagarrienen artean aurkitzen dira: “Iritziak” eta “Saiaketak” Xabier Sáenz de Gorbearen komisariotzaz, Sanz Enea Kultur Etxean (Zarautz, 2014) eta Windsor Kulturgintzan (Bilbao, 2014); eta “Oculta oculta dulce dulce ríe” Naratan (Bilbao, 2018).