
Martxan dauden prozesuak jalgi, eurek ni jalgi ahala. Manda batetik, tailerreko praktika. Intimidadeak ematen duena bizi eta aukerak erain eta erain. Ekin, jabon, aditxu, apurtu, eta asaska. Ez ezeri zeozen antzik eman halan dala ta. Holan barik be aurrera jo. ‘Bai Jauna’ paradigmari jausten itzi. Oinarriren bat topa eta landu. Izarrik egotearen eta ez egotearen artean. Bestetik, berbetie. Etorrierain zituen errealidade zatiak berriro hartzen dituen formak. Trans substantzia, ostantzean zer gara ba. Aurresemantika. Orain-orain-orain. Grabatu, drama gutxiago. Fonemen artetik kikuke ibili, euren eragina estruktura fonologikoekin harremanean jarri, edo maite. Azkenik, hondakinen artetik balio komundun zer edo zer berreskuratu, besteen esperientzietan editatu ahal izango diren komunikazioak. Hauek be lasterko dira eta agur.
Josu Bilbao. Hizkuntzalaritza eta euskal filologia masterrean dabil EHUn. Aurten, Bulegoa z/b-ek Bilboko Alondegian komisariatu duen El Contrato eta Eremuak-ek Gasteizeko Artiumean komisariatu duen First Thought Best erakusketetan parte hartu du, baita Larraitz Torresen Analphabet Orquestra tailerrean ere, Artelekun, Donostian. 2013an, Tarot Night, Ainize Sarasolaren lehen pelikulan hartu zuen parte, baita Bulegoa z/b-ek Guadalupeko gotorlekuan antolatutako Denboren polifonia topaketan ere. 2011n Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta lanak aurkeztu zituen Gasteizeko Montehermoso kulturgunean eta Bilboko Club Le Larraskiton. Urte horretan, Ibon Aranberriren Organigrama erakusketaren barruko tailer-topaketan ere izan zen, Bartzelonako Tàpies fundazioan. 2010ean Lehen Proforma 2010 koarentena, Txomin Badiola, Jon Mikel Euba, eta Sergio Pregorekin, Leongo MUSACen, eta Erasmus programako ikasle gisa, Mode macht Schule erakusketa, Haus der Kulturen der Welt-en, Berlinen.