BilbaoArte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko.
BilbaoArteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.
1998an sortu zenetik, ondoko programa eta ekintzen garapenean zentratu da:
– Proiektu artistikoak garatzeko bekak.
– Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak. Hauetan, nazioartean ospea duten sortzaileek parte hartzen dute.
– Sortzaile gazteen erakusketak eta ateak irekitako jardunaldiak.
– Artistak beste arte-zentroekin trukatzea, nazionalak (Fundación Viana – Cajasur, Córdoba), eta nazioartekoak (Bregenz, Austria / París, Francia / Seul, Corea del Sur).
– Aholkularitza artistikoa erakundeen proiektuak garatzeko.
