Medialab tailerra estatu mailan arte sormenerako bideratzen den mota hontako tailer bakanetako bat da. Hirugarren solairuan dago eta bi espazio ezberdinetan banatzen da.

Lehenak 3d inpresora ezberdinak dauzka, hiru guztira (Tumaker voladora v2, Tumaker voladora v2x2 buru bikoitzarekin eta bq Prusa i3 Ephestos 2). Bi 3d eskaner era badaude (Tumaker DigiBuu, David 3D scanner softwarearekin eta Bq Ciclop Horus softwarearekin) eta honez gain elikatze-iturriak, soldatokia eta elektronika prototipaturako materiala ere aurki daiteke bertan.

Bigarren gunean mozketa nahiz grabaketarako laserra (Gesmain CO2 9060) eta CNC fresatzailea (MX 1318 hutserako mahaiarekin hornitua) aurki ditzakegu.

Medialab tailerreko arduraduna Jon Bilbao da.