Eraikina estaltzen duen horma-irudia Iagoba Moly diseinatzaile eta muralgilearen lana da, eta haren proposamena, «Rojo, blanco, etc.», izan zen BilbaoArte Fundazioaren fatxada berritzeko ideien lehiaketako irabazlea.

Bertan nabarmentzekoak dira fatxadako harlanduak margotzea, degradatuak eta eskalak sortzeko, eta Alberto Corazonek diseinatutako BilbaoArteren logoarekin bat datozen koloreak aukeratzea, erakusketa-aretoko sarrera Fundazioaren eta Bilboko Udalaren logoaren kolore gorri bereizgarrian bustita geratuz.

Proiektua horma-irudietan espezializatutako artista talde batek gauzatu zuen 2022ko abuztuan, honako hauek osatuta: Jorge Rubio, Carlos León, Sergio García, Felipe Calderón eta José Ramón Bañales (Bada).

Propuesta de Iagoba Moly para la renovación de la fachada

Iagoba Molyren fatxada berritzeko proiektu irabazlea

Propuesta de Iagoba Moly para la renovación de la fachada

Margotze lanen lantalde arduraduna

Rojo, blanco, etc. BibaoArte Fundazioaren fatxada pinturaz apaintzeko asmoa du, egungo erabilerara hobeto egokitu dadin, itxura esperimentalagoa eta artistikoagoa emanez, baina eraikinaren fatxada neoklasikoa erabat ezabatu gabe. Horretarako, Gregorio de Ibarretxe Ugarteren eraikineko elementu apaingarri eta arkitektonikoekin jolastu naiz”.

Iagoba Moly