BilbaoArte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko.

BilbaoArteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.

1998an sortu zenetik, ondoko programa eta ekintzen garapenean zentratu da:

– Proiektu artistikoak garatzeko seihileko edo urteko bekak (diru-hornidurarekin eta lan-estudioaren lagapenarekin) eta erakusketak ekoizteko hiruhileko laguntzak (diru-hornidurarekin).

– Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak. Hauetan, nazioartean ospea duten sortzaileek parte hartzen dute.

– Sortzaile gazteen erakusketak, open studios ekitaldiak eta ateak irekitako jardunaldiak.

– Artistak mugikortasun-programetan parte hartzea beste zentro artistiko batzuekin, nazionalak (Fundación Viana – Cajasur, Córdoba), eta nazioartekoak (París, Francia / Seul, Corea del Sur).

– Aholkularitza artistikoa erakundeen proiektuak garatzeko.