Azpiegiturei dagokiela, BilbaoArtek 3.500 bat m2 erabilgarri dauka, lau solairutan banatuta, zamaketarako kaia eta gainera:

  • Erakusketa gela, edozein jarduera artistikorako egokituta, bai proposamen klasikoetarako nola instalazio, proiekzio, performanceak eta abarretarako.
  • Kristalezko patioa, erakusketa, aurkezpen eta ikuskizunentzako espazio gardena.
  • 12 lagapen-gune egitasmo artistikoak garatzeko, trukaketako artistentzako gelaz gainera.
  • Eskultura eta eraikuntza, grabatu eta serigrafia, edizio eta inpresio, eta MediaLab (fabrikazio digitalerako) tailerrak, AudioLaba (soinua grabatzeko kabina isolatua), filmazio-aretoa eta errebelatu analogikorako gela iluna. Tailer hauek arte jarduerarako beharrezko makineria eta bitarteko guztiez hornituta daude. Halaber, langile adituak ere badaude. Hauek erabiltzaileei aholkuak eman eta azpiegituren funtzionamendu zuzena bermatzen dute.
  • Art House Zinema: hitzaldi eta proiekzioetarako aretoa.
  • Erabilera anitzeko gela: tailer eta kurtsoetarako gune multifuntzionala.
  • Magnoliaren patioa: magnolia batek gailentzen duen barru patio irekia, non artistak eta bisitariak atsedena eta airea hartu dezakete.
  • Atseden-gela: arte diziplina desberdinei buruzko aldizkari, agerkari eta katalogo ugari duen liburutegia. Erabiltzaileek eguneko prentsa kontsultatu edo nazio zein nazioarteko deialdi, beka zein bestelako ekintza artistiko-kulturalei buruzko informazioa hartu dezakete.