Kutxa Beltza edo filmaketa eta argazkilaritza platoa 100m karratuko espazio zabal bat da. Zapai altu eta karrilekin, bideo grabaketa eta argazki saioetarako guztiz ekipaturik dagoen gune hau hirugarren solairuan kokatzen da.
Ondorengo ekipamentuarekin hornitzen da espazio hau: •    Bideo-kamerak eta argazki-kamerak, analogikoak (formatu ertain nahiz handia) eta digitalak, hainbat objetibo eta filtroekin batera. •    Flashak (estudiokoak eta konpaktuak) eta argi-zuzen erregulagarriak (led, CFC eta halogenoak). •    Panel mugikorrak eta oholtza. •    Material osagarria: Atzealdeak, tripodeak, erreflektoreak, oinak edo fotometroak, besteak beste.   Espazio hau edizio, inpresio eta teknologia berrien tailerrak kudeatzen du.