Bekak

BilbaoArteko beka eskatzeko deialdia zabalik dagoen epean proiektu bat aurkeztu behar da. Informazio gehiago Deialdiak atalan.

Ekoizpenerako laguntzak

BilbaoArteko Ekoizpenerako laguntzak eskatzeko urtero birritan zabalik dagoen deialdiaren epean proiektu bat aurkeztu behar da. Informazio gehiago Deialdiak atalan. 

Lantegien erabiltzaileak

Lantegiak erabili ahal izateko, dossier artistiko bat aurkeztu beharko da euskarri digitalean. Txosten horretan, curriculum-ibilbidea eta gaur egun egiten duen lanaren ildo nagusiak bidali beharko dira, bilbaoarte@bilbao.eus helbidera. Eskatutako arloko tailerreko maisuak proiektua onartu ondoren, gainerako dokumentazioa aurkeztuko da:

  1. NANaren edo pasaportearen irudia
  2. Lantegiak erabiltzeko baldintzak onartzeko agiria, beteta eta sinatuta. Lantegien erabilerako baldintzak kontsaltutatu dezakezu hemen
  3. Urteko kuota (50 €) ordaindu izanaren egiaztagiria, otsailaren 1etik hurrengo urteko otsailaren 1era

Ekintzen programazioa

BilbaoArteko programazio zabalaren barruan doako sarrera duten ekintzak daude (hitzaldiak, proiekzioak eta aurkezpenak), eta matrikula bat ordaindu behar den mintegi eta kurtsoak. Kurtso eta mintegietan parte-hartzeko izen-emate fitxa bete eta bilbaoarte@bilbao.eus posta elektronikora bidali behar da. Fitxa hau web orrian aurkituko duzue, kurtsoari dagokion informazioarekin batera.

Harpidetzeko buletinik ba al dago?

BilbaoArteko jardueren berri emateko, idatzi bilbaoarte@bilbao.eus helbidera edo gehitu zure helbide elektronikoa gure hedapen-zerrendara, lerro hauen azpian dagoen formularioaren bidez.