Bekak

 
BilbaoArteko beka eskatzeko deialdia zabalik dagoen epean (urria aldera) proiektu bat aurkeztu behar da. Artista interesatuak hiru maila ezberdinetako bekak eska ditzazke:

•    Espazioarekin, eraikuntzaren instalakuntzetan estudio propioarekin.
•    Espazioa eta bizilekuarekin; aurrekoaren modura baina bilboko bizilekurako bekarekin.
•    Kolaborazio beka; tailer ezberdinetako maisuen laguntzaile modura.

Informazio gehiago ‘Deialdiak’ atalan.

Ekoizpenerako laguntzak

 
BilbaoArteko ‘Ekoizpenerako laguntzak‘ eskatzeko deialdia zabalik dagoen epean (1. deialdia: otsaila-apirila; 2. deialdia: maiatza-uztaila; eta 3. deialdia: abuztua-urria) proiektu bat aurkeztu behar da. 24 laguntza proposatzen dira. Hiru hilabeteko iraupena duten 24 laguntza proposatzen dira, gehienez 1200 euroko ekarpena izango delarik laguntzako.

Informazio gehiago ‘Deialdiak’ atalan.

Lantegien erabiltzaileak

Lantegiak erabili ahal izateko, dossier artistiko bat aurkeztu beharko da euskarri digitalean. Txosten horretan, curriculum-ibilbidea eta gaur egun egiten duen lanaren ildo nagusiak bidali beharko dira, bilbaoarte@bilbao.eus helbidera.

Eskatutako arloko tailerreko maisuak proiektua onartu ondoren, gainerako dokumentazioa aurkeztuko da:

  1. NANaren edo pasaportearen irudia
  2. Lantegiak erabiltzeko baldintzak onartzeko agiria, beteta eta sinatuta
  3. Urteko kuota (50 €) ordaindu izanaren egiaztagiria, otsailaren 1etik hurrengo urteko otsailaren 1era

Lantegien erabilerako baldintzak kontsaltutatu hemen.

Ekintzen programazioa

BilbaoArteko programazio zabalaren barruan doako sarrera duten ekintzak daude (hitzaldiak, proiekzioak eta aurkezpenak), eta matrikula bat ordaindu behar den mintegi eta kurtsoak.

Kurtso eta mintegietan parte-hartzeko izen-emate fitxa bete eta bilbaoarte@bilbao.eus posta elektronikora bidali behar da. Fitxa hau web orrian aurkituko duzue, kurtsoari dagokion informazioarekin batera.

Harpidetzeko buletinik ba al dago?

BilbaoArteko jardueren berri emateko, idatzi bilbaoarte@bilbao.eus helbidera edo gehitu zure helbide elektronikoa gure hedapen-zerrendara, lerro hauen azpian dagoen formularioaren bidez.